Sasi-garbitzeko makina

Sasi-garbitzeko makina, Alemaniako Stihl etxeak egina.

Sasi-garbitzeko makina, eskokatzeko makina edota motosega gailu bat da, beste objektu baten ondoan edo lur malkartsuan dauden belarrak eta bestelako landareak mozteko erabiltzen den. Nagusiki, segaren lana egiten du. Landarea mozten duena da nylonezko hari bat (belarrak eta antzeko landare bigun meheak mozteko egokia) edo hiruzpalau ebakitze hortz dituen disko bat (landare gogorxeago edo lodixeagoetarako egokia). Gailuak abiadura handian birarazten du hari edo disko hori, landareak mozteko. Maiz, lahar eta osinak ebakitzeaz gain, belarra mozteko makina iristen ez den izkina eta estuguneetan belarra mozteko erabiltzen da, adibidez, zuhaitz inguruak, hormen eta hesien inguruko belarrak eta abar. Gainera, basogintzan pinudietako laharrak ebakitzeko eta bide bazterrak garbitzeko oso erabilia da sasi-garbitzeko makina.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy